Haritz Pascual: rollerskia

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 17a, 19:03

KIROL TXIKI, ESFORTZU HANDI                                                                      

Rollerskia edo eski gurpilduna izan da aste honetan gure protagonista. 

Haritz Pascual Irrintzi Eski taldeko arduradunarekin mintzatu gara kirol honetan. Besteak beste, esan digu dena prest dagoela hilaren 29an eginen den III. Beorburuko Rollerski igoerarako.

Honetaz gain, asteburuko beste kiroletako emaitzak hartu ditugu hizpide saio honetan.

PISTAKO TXIRRINDULARITZAN, nafarrek 6 domina ekarri dituzte Palman lehiatutako Espainiako Txapelketatik. Juan Peralta Gasconek, Gudane Araiz Agirrek, Enrique Sanz Unzuek eta Sergio Aliaga Chivitek hegan egin zuten Balearretako belodromoan eta Nafarroa podiumeko tokirik altuenera eraman zuten modalitate ezberdinetan.

PADELEAN, orain duela gutxi Haizea Zamora pragonista zen txoko honetan hautatua izan zelako adingabeko kategoriako Munduko Txapelketan teknikaria izateko. Ba Malagan ospatutako lehiaketan bi protagonista izan ditugu. Alde batetik Haizea txapelduna izan zen Espainiako Selekzioak irabazi baitzuen emakumezko eta gizonezko kategorietan, baina bestetik Martina Fassio Goyeneche ere txapeldunordea izan da haur kategorian. Binakako modalitatean Blanca Arriola euskaldunarekin jokatu zuen eta nafarrak zilarrezko domina ekarri zuen Nafarrora ere bai.

ARRANTZAN, Apiriletik urrira lehiatua izan da 2017ko Nafarroako Ur Gezako Txapelketa eta bost txandak ospatu ondoren, sailkapena honako hau da:

Nafarroako Ur Gezako Txapelduna: Ignacio Ramos Vázquez - Arga Ibaia Arrantzaleen Elkartea

2. Sailkatua: Abel Calvo Huarte - Carp Nafarroa Arrantzaleen Elkartea (Peralta)

3. Sailkatua: Nemesio García Silva - Carp Nafarroa Arrantzaleen Elkartea (Peralta)

Hirurek Nafarroa ordezkatuko dute hurrengo 2018ko Espainiako Ur Gezako Txapelketan.

PILOTAN, lau t´erdiko txapelketa hasi gara gozatzen baina pilota profesinalaz aparte aipatzekoa da  Eskuz banakako Nafarroako Txapelketa izan genuela Labriten pasa den asteburuan. Giro itzela izan genuen eta txapeldunak nola ez: Absolutu kategorian Gaizka Otxandorena, Imanol Aznarez 18-6 irabazi ondoren eta haur kategorian, Mikel Mikelarenak garaipena lortu zuen Xuban Ilarregi 18-13. Zorionak guztiei!

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!