Irrintzi plaza 2017-10-16

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 16a, 18:08

Eguneko albiste onarekin hasi gara gaur ere, Eneko Villegasek kontatu diguna. Gero, Barañaingo kultura hezkuntza eta euskara batzorde burua den Ainhoa Oiaga Azkonarekin solastu gara antolatu duten "Udazken Ero" programari buruz. Bertsolaritza kronika Ander Perezek eman digu eta Uharteko arte garaikide museoko Oskia Ugarteren bisita ere izan dugu bertan antolatu dutenaren berri emateko. Kioskoan, Pulunpe aldizkaria irakurri dugu Iosu Martinezekin. Irrati extrem, kirolen tartea, zabaldu dugu Martin Juanenarekin, Irrintzia Jokin Irigoienek eskeini digu, lapikoen artean Edorta salbadorrekin sartu gara piperrei buruz hitz egiteko. Euskadi gazteko Ainhoa Vitoriak abesti gaztea proposatu digu eta Kulturarloan Mikel Bujandak Anjel Rekalderekin izan da ondareari buruzko jardunaldiez hizketan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!