Gaur Mikel Belasko izan dugu gurean auzoko zuhaitzez solasteko, Txile aldera joan gara bertan dabilen Andoni Sagastibeltzarekin hitz egiteko eta Nafarroa oinezi begira jarri gara gaur ere, hainbat ikasleen ahotsa entzuteko aukera izan dugu. Zineman ere izan gara, irrintzia Olaia Baigorrik eskeini digu eta Irrintzi Sound System saioan Hatortxu Rock jaialdiko bozeramale Aitor Agirrezabal etorri da abenduan ospatuko den hogeita batgarren edizioa aurkeztera.