Gaurko Irrintzi plaza saioa Kataluniari begira hasi dugu, Bertan dauden Eneko Villegas kazetaria eta Alde zaharreko konpartsako kide batekin solastu gara, ondoren Consumer aldizkaria irakurri dugu Irati Jimenezekin, Ander Perez kazetariak bertsolaritzari buruzko kronika egin digu eta Ingurumen museoraino joan gara Iosu Alfarorekin mintzatzeko. Kirolen tartean Martin Juanenarekin asteburuko kontuak, bitxikeriak, garaipenak eta porrotak aipatu ondoren Jokin Irigoienek irrintzia eskeini digu, lapikoen artean Javi Rivero sukaldaria izan dugu eta Euskadi Gaztea irratiko Ainhoa Vitoriak aste honetako abesti gaztea aurkeztu digu. Bukatzeko, Mikel Bujandarekin kulturarloa zabaldu dugu. Igor Ijurra eta Maria Paz Arizkunekin mintzatu da bera, Iruñeko Orfeoiko zuzendari eta zuzendariordearekin.