Zurrumurruen aurkako estrategiaren inguruko gazte jardunaldiak ospatu ziren Getxon irailaren 16 eta 17an.
Iruñeko hamar gaztek hartu dute parte topaketa hauetan, Iruñeko Udalak koordinatutako talde batean.
Nahia Ilundain eta Amaia Elorza gazteak eta Garbiñe Bueno Iruñeko Udalaren Gazteen Alorreko Teknikaria Irrintzi Plazan izan dira honetaz solasean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.