Gizakia Herritar-Paris 365 Fundazioak 2016ko balantzea aurkeztu du. Gero eta lagun gehiago artatzen dituzte. Saioa Zabaltza, Metropoli Forala saioan izan da. Elkarteko kidearen esanetan, pobreziatik atera ezinean gero eta herritar gehiago daude. Bazterkeriaren mugan bizi direnen kopuruak ere gora egin du. Familien pobrezia kroniko bihurtzen ari da. Zabaltzaren ustez, kezkagarriena, seme-alabak dituzten familien egoera da. Gero eta haur eta adin txikiko pertsona gehiago daude beharrean eta miseriatik gertu.