Igoerak atzera begirako eragina edukiko du, 2017ko urtarrilaren batetik aplikatuko baitute.
Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak alorreko ordezkari sindikalekin eta patronalarekin hitzartua zuen igoera, 2016ko abenduaren 29an hiru aldeek egindako bileran.
Bilera berean, itunduriko irakaskuntzako hezkuntza kalitatea hobetzeko eta hobekuntza sozialak egiteko oinarrizko akordioa 2017ko abuztuaren 31ra arte luzatzea adostu zuten. Akordioa 2013koa zen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!