Roberto Perez Elortza: “Eremu ez euskaldunean, denbora beharko da euskara hedatzeko”.

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 3a, 14:42

Haur eta Lehen Hezkuntzako aurrematrikulazioaren datuak aste honetan ezagutu ditugu. Emaitza horien azterketa egin digu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Zuzendari Nagusi Roberto Perez Elortzak. Batez ere, eremu ez euskalduneko egoeraz mintzatu gara.

Eskubidea

Nafarroa osoan bermatuta dago euskaraz ikasteko eskubidea. Orain, euskararen eremua zabaltzeko ahalegina egin behar dugu eremu ez euskaldunean bereziki.

Erakarri

“Euskara hurbil sentiarazi behar diegu nafar guztiei. Gero eta hegoalderagoari gara hedatzen D eredua. Urteetako lehortearen ondoren denbora beharko da oraindik emaitzak ikusteko”.

Zalaparta

“Inposizioa, nazionalismoa eta sektarismoa. Etengabe errepikatzen dituzte hitz horiek zenbait alderdik eta hedabidek euskararen irudia kaltetzeko. Estrategia bat dago atzean. Hausnarketa sakona egin beharko genuke arazo honi aurre egiteko”.  

 Ikastolak

“Eremu ez euskaldunean oso funtzio garrantzitsua bete dute urteetan zehar. Orain, negoziazio prozesu bat zabaltzea interesgarria litzateke irtenbide bat emateko ikastetxe horiei”.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!