Noaingo bizilagunei galdetuko diete festetan bigantxak nahi ote dituzten

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 13a, 09:39
Bigantxak festetan nahi ote dituzten galdetuko dute Noainen. Arg: argia.eus

Otsailaren 18tik 24ra eginen dute galdeketa. Postaz eta botoa emateko bulegoaren bidez izanen dute aukera herritarrek erabakitzeko. 

Lehenbizi Barañain eta Uharte izan ziren. Orain Noainen ere galdetu eginen diete bizilagunei herriko festetan bigantxak nahi ote dituzten. Otsailaren 18tik 24ra eman ahal izanen dute botoa: posta bidez edo bulegoetan jarriko dituzte bozkalekuetara joanda. Galdeketa horretatik ateratzen den erantzuna aintzat hartuko du Udalak. 

Noaingo jaietan bigantxak askatzearen alde zaude? izanen da erantzun beharreko galdera. 16 urtetik gorako bizilagunek eman ahal izanen dute botoa. Erroldatuta egon behar da eta NANa aurkeztu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!