Eskola jazarpena ekiditeko Kiva programa garatuko dute Nafarroako ikastoletan

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 10a

Tafallako ikastolako haurrak. Arg: tafallaikastola

Mundu mailan eskola jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko programarik eraginkorrena da KiVa, Finlandiako Turku-ko Unibertsitateak garatutakoa.

KiVa programak ikastola komunitate osoa hartzen du bere baitan; ikasleak, irakasleak, langileak eta gurasoak. Hartara, eskola jazarpenari aurre egitea guztien eginkizuna dela azpimarratzen du. Jazarpen kasu bakar bat gehiago ez gertatzea jarri dute helburu. Ikastolek xede hori lortzeko "borondate irmoa" agertu dute. Hurrengo egunetarako, ekitaldi bereziak antolatu dituzte ikastolek, KiVa programa ezagutarazi eta ikastoletan txertatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!