Abenduaren 12an Hatortxu Rockerako azken sarrerak zozkatuko ditugu Euskalerria Irratian

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 5a, 11:46

Whatsapp bat bidali 608-918996 zenbakira "HATORTXU" hitza jarrita eta zozketan parte hartuko duzu. Hatortxu jaialdia abenduaren 17an eginen da Atarrabian. 

Oso hurbil dugu Hatortxu Rock jaialdiaren 19. edizioa. Aurten zertxobait lehenago ospatuko da, abenduaren 17an, Atarrabiako Entrecementerios deituriko gunean. "Hautsi ditzagun burdinak, txori bihurtuta" izanen da aurtengo  leloa. Euskal preso eta iheslarien alde egiten den jaialdia da hau “oraindik ere 350 euskal preso politiko baino gehiago daudelako espainiar eta frantziako estatuetako espetxeetan sakabanaturik.”

Aurten ere sarrera guztiak agortu dira, baina azken aukera daukazu sarrera pare bat lortzeko gure Whatsapp zenbakira mezua bidaliz. Abenduaren 12ko Irrintzi Plaza arratsaldeko magazinean zozkatuko ditugulako sarrerak.

 

HATORTXU 19ko taldeak

Habeas Corpus, Joxe Replay, Mafalda, Arkada Social, Green Valley, Lendakaris Muertos, Marianitoz Blai, La Pegatina, Reincidentes, Afu eta Esne Beltza.

Erlazionatuak

HATORTXU 19

Euskalerria Irratia 2016 abe 01 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!