Gure aiton-amonek jan zutena gara
“Pertsona bakoitzak zeluletan idatzita ekartzen ditugu gure ezaugarriak. Genetika da liburua. Epigenetikak berriz, inguruaren eragina aztertzen du. Idatzita dagoen hori nola garatzen dugun eguneroko bizitzan: zer jaten dugun, zenbat ariketa fisiko egiten dugun, eta abar. Kanpoko faktore horien kalteak minbiziarengan neurtzen ditugu”.
Ikerkuntza SOS
“Agintari politikoek ez dute haien lehentasunen artean ikerkuntza. Ez diote behar bezainbesteko garrantzia ematen. Herrialde aurreratuenak ikerkuntzan gehien gastatzen dutenak dira. Tamalez, gero eta baliabide gutxiago ditugu. Hemengo ikertzaile gazteak atzerrira joan behar izaten dute lana aurkitzeko. Hori ez da okerrena. Askotan ez dira itzultzen. Gurean ez dagoelako aukera handirik lanerako”.
NYC laborategi mundiala
Azken bi urteetan, New Yorken izan naiz lanean. Familia osoa joan ginen bertara. Esperientzia zoragarria eta aberasgarria izan da guztiontzat. Cornelleko Unibertsitatean izan naiz lanean. Bertako laborategietan odoleko minbiziaren ikerkuntzan gehiago sakontzeko aukera izan dut. Elkarlanean aritzen gara etengabe, egunero ditugu harremanak eta urtean zenbait aldiz joaten naiz bertara".