Guria Ostatua diskoan, doinu guztiak Ruper Ordorikarenak dira. Letra gehienak ere. Hiru abestitan Joseba Sarrionandia, Eva Linazasoro eta Gary Snyder sortzaileen hitzak moldatu ditu. New Yorken grabatu ditu lan honetako kanta guztiak. Goi mailako lau musikarirekin aritu da: Tony Scherr, Kelly Wollesen, Jamie Saft eta gainera, Arkaitz Miner. Musikari oñatiarrak esan digunez, “eguneroko gauza guztien gainetik, lagunartean egoteko babesleku hori da Guria Ostatua. Guztiok goxo egoteko behar dugun tokia. Munduari beste modu batez begiratzeko leiho berezia zabaltzen digun aterpea”.