Gau Beltzaren errito zaharberrituak gurean

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 31a, 12:58
Arg: dantzan.eus. Animen gaua Mandiolan (Eibar), 2015-10-31. Argazkia: Ane Sarasketa.

Halloween ospakizuna gero eta gehiago ari da zabaltzen gurean. Hala ere gau honen inguruan ohitura zahar asko daude gure kulturan aspalditik errotuak. Kuiak, mozorroak eta eskeak Euskal Herrian ere Animen Gauaren aspaldiko osagarriak dira, Itziar Diez de Ulzurrun antropologoak gurean azladu duenez.  

Ugari dira azken urte hauetan argitaratzen ari diren artikuluak eta ikerlanak gai hauen inguruan. Oier Araolaza dantzaria eta antropologoak, esate baterako, honetaz idatzi zuen artikulu interesgarria dantzan.eus gunean. Gipuzkoako hainbat herritan iaz gau beltzeko saio bereziak antolatu zituzten haurrekin gure ohitura zaharretan oinarrituta. 

Honekin lotuta Iaz Jaime Altuna billabonatarrak eta Ibarrako Josu Ozaitak iaz jaso zuten Eibarko Udalak ematen duen Juan San Martin Beka Arimen Gauari buruzko proiektu batekin.

Itziar Diez de Ulzunrrun antropologo iruindarra haiekin ari da elkarlanean Nafarroako erritoen inguruko testigantzak biltzen. Iaz artikulu interesgarri bat argitaratu zuen 31 eskutik web gunean, Baztan, Ollo edo Xulapainen bildutako lekukotasunei buruzkoa.

Iaz Altsasuko supermerkatu batean jarritakoa. 

Erlazionatuak

Itziar Diez de Ulzurrun

Euskalerria Irratia 2016 urr 31 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!