PAI programa Nafarroako irakaskuntza publikoan 2011-2012 ikasturtean ezarri zuten. Aurreikuspenik egin gabe. Korrika eta presaka. Adituen iritzien kontra. UPNko agintarien esanetan, irakaskuntzan ingelesa indartzeko aplikatu zuten. Euskararen hedapena mozteko asmo garbia ikusi dute hainbatek erabaki horren atzean. Roberto Perez Elortzaren ustez, PAI programa garatzeko inongo planifikaziorik ez da egon, oso baliabide gutxi izan da eta formakuntzarik ez zaie eskaini irakasleei. Inprobisazioa etengabekoa izan da eta aurreko Hezkuntza Departamentuko utzikeria erabatekoa izan da.