Bete beteta dago Burlatako herri erakundeek herriko egunaren harira antolatutako egitaraua. Larunbatean, 90:00etatik 13:30etara, argazki bira gauzatuko dute. 11:00etatik aurrera, artisautza azoka zabalik egonen da, eta, ordu berean, joaldunak eta musikariak aterako dira kalera.
Eguerdian, paella lehiaketa jarriko dute martxan eta iluntzean musikak alaituko du giroa: Nigeriako folklore taldeak eta Not Groovin Funk taldea izanen dira. Gauean, zezensuzkoak hartuko ditu kaleak.