Motorrak bero daude Mendillorrin, gaur bertan ekinen diote karta jokoari, mus txapelketarekin, 17:30ean izanen da. Ez da hori egiteko bakarra izanen, nolanahi ere.
Kontzertu mordoa entzun ahalko dute herritarrek: Kupidarik gabe, El sonido de la metralla, Skarmentu, Luziano... Musika entzuteaz ez ezik, triparen beharrei ere erreparatu beharko diete herritarrek eta, horregatik, ugariak dira bazkari herrikoiak.


