Edurne Egino: "Prozesioak aldenduta egon behar du udaleko ekimenetatik"

Euskalerria Irratia 2016ko uztailaren 7a

Edurne Egino Izquierda-Ezkerrako zinegotzia da Iruñean. Arg:batzarre.org

Aurten ere Izquierda-Ezkerrako zinegotziak ez du parte hartu prozesioan. Sanfermintza saioan izan da, Euskalerria irratian.

Edurne Egino Iruñeko Udaleko zinegotzia elkarrizketatu dute Sanfermintza irratsaioan. Eginok aurtengo prozesioan ere ez parte hartzea erabaki du, legealdi osoan egin duen bezala. "Aurten jarraitu ere ez dut egin aurreko urteetan egin bezala inongo balkoitik". Bertan parte hartzeko beharrezkoa den 3.000 euroko jantzia ez egitea erabaki zuen, eta, horrez gain, "prozesioa ekintza katolikoa" dela eta, ez du parte hartzen. Udalaren aurretik pasatzen den neurrian ulertuko luke "alkatea agurtzera ateratzea, baina ez, alkateak bertan ofizialki parte hartzea".

Eraso matxista salatu du eta dei egin du elkarretaratzean parte hartzera. "Halakoak onartezinak dira", nabarmendu du. Erasotutako emakumeari babesa eta laguntza emateko protokolo guztiak zabalik daudela ere jakinarazi du, eta profesional taldea lanean ari dela ere azpimarratu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!