Kontsultatu hemen Antsoaingo, Barañaingo, Uharteko eta Burlatako hauteskunde mahaiak

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 31a, 11:25
Argazkai: Jendea botoa ematen, atxiboko irudi batean.

Ekainaren 26ean hauteskunde mahaian egon behar dutenen izenak jakinarazi dituzte lau udalek.

Antsoaingo Udal webgunean iragarri dituzte postu horretan egon behar dutenen izen abizenak. Lotura honetan sartuta kontsulta daiteke.

Barañaingo Udalak ere sarean jarri ditu mahaian egon behar direnen izenak. Helbide honetan ikus daitezke osorik.

Uhartek ere eskegi du Interneten zozketaz suertatutako zerrenda. Hona sartuta bisitatu daiteke.

Burlatakoa ere ikus daiteke online: lotura honetan klik eginda.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!