'Gazte boterea eraiki' gazte jardunaldiak martxan dira

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 1a

Iruñerriko Gazte Mugimenduak antolatuta, atzo hasi eta ekainaren 11 arte luzatuko dira. Gaiak, askotarikoak, esaterako, feminismoa, prekarietatea eta ekologismoa.

Eraikuntza lanetan ari gara dinamikan parte hartzen ari diren gazteak, beste batzuekin elkartu eta "gazte boterea" sortzeko xedez antolatu dituzte ate joka datozen jardunaldiak.

Gaur, asteazkenarekin, feminismoa izanen dute hizpide. Egitarau osoa irakur daiteke jardunaldietarako prestatu duten webgunean.

Gainera, antolatutakoaren inguruko egunkaria taxutu dute, azalpenak, xehetasunak eta beharrezko informazio guztia nahi duen horren eskura jartzeko:

 

 


"Krisi kapitalistak kolpatzen hasi gintuenetik urte batzuk pasa dira jada. Murrizketak, pribatizazioa,deslokalizazioak, lan erreforma ezberdinak, prekarizazioa, diskurtso xenofoboen gorakada, bortizkeria matxistaren gorakada eta ordaintzen jarraitzen ditugun ondorio zerrenda luze bat, klase zapaltzaileen etekinak handitzen jarraitzeko. Gazteok eraso eta kolpe hauek are eta gogorrago jasan behar izan ditugu. Hala eta guztiz ere, borroka oparoetako urteak izan dira, garaipen batzuenak, alternatiben eraikuntza eta sendotzearenak, kontrabotere espazioen sorrerarenak. ETa justuki bide horretans akontzen jarraitu nahi dugu, beharrezkoa delako, gaur egun inoiz baino gehiago elkartasun sareak, elkarlana, autogestioa, alternatiben eraikuntza lehentasunezkoak direlako", azaldu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!