Iruñerriko sare publikoko D ereduko Eskola Topaketak eginen dira bihar Iruñeko autobus geltoki zaharrean. Sortzenetik aditzera eman duten bezala, ez da aurreko urteotako festa handia, elkarretaratze xumeagoa baizik. Iruñerrian D ereduaren garrantzia nabarmentzea eta aldarrikatzea, D ereduaren komunitatea harremantzen eta indartzen jarraitzea, hala nola, "urte luze hauetan eta gaur egun euskarazko hezkuntza aurrera atera duten pertsonei eskerrak ematea" lirateke ekimenaren helburuak antolatzaileen arabera.
"Eskola Topaketak Iruñerriko D ereduko ikastetxeen Guraso Elkarteen konpromiso eta lanari esker dira posible, zein Iruñeko Udalak eskainitako laguntza eta babesari esker", nabarmendu du Sortzenek.
Hilaren 22an Hernain ospatuko da aurten Sortzenen Jai Nazionala, elkartearen 25. urteurrena ospatzeko.
Maiatzaren 14ko D egunaren egitaraua:
10:00 – 13:00 Eskola tailerrak: ikastetxeetako Guraso Elkarteek antolatuak
11:00 Txupinazioa, Sortzenen konpartsaren irteera, Gaztelu Puzgarrien eta Argazki
erakusketaren irekiera
10:30 – 12:00 Euskaraz Mintzako Herri Kirolen finala
12:00 Koreografiaren dantzaldia (ikas ezazu youtubeko bideoen helbidean)
13:00 Eskertza ekitaldia: Sortzenen eta Guraso Elkarteetan lanean aritu diren kideei eskerrak
emanen zaizkie egindako ekarpenagatik
10:00 – 13:30: Elikadura eskaintza: Lasto Taberna eta Taloak.