Julen Apezetxea bateria, Xabi Garaialde gitarra eta abeslaria eta Ander Zubillaga gitarra jotzailea. Jesus Caparros baju jotzailea falta zen. Laurok osatzen dute Choice taldea eta haien lehendabiziko lana kaleratu dute duela gutxi. Bihar, ostirala, Garazi tabernan izanen dira 21:30tan eta gaur gurean akustikoan aritu dira.