Iruñeko iparreko institutu berria D eredukoa izanen da

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 14a, 14:17
Institutu berriaren aldeko elkarretratze bat, foru parlamentuaren aitzinean.

> Sanduzelai auzoan eraikiko dute, eta 2018-19 ikasturterako martxan izanen da.
> Iruñeko Sanduzelai eta Buztintxuri, eta Orkoiengo Auzalar ikastetxeetako ikasleak hartuko ditu.
> D ereduko Biurdana institutuak aspaldidanik dituen masifikazio arazoak konponduko ditu.

Hezkuntza Departamentuaren erabakiak tartean diren guraso elkarte guztien onespena du, baita Biurdana institutuko zuzendaritzarena ere. Lau lan saio egin dituzte elkarrekin, institutu berriaren nolakotasunak adosteko. Uneren batean ikastetxe berriak hizkuntza eredu bat baino gehiago uztartzeko aukera mahai gainean jarri bazen ere, azkenean D eredukoa soilik izatea adostu dute.

Ikastetxe berria Sanduzelai auzoan eraikiko dute, 7 poligonoko 1913 orubean eta 5 milioi euroko inbertsioarekin. Orube horrek orotara 8.745 metro koadro ditu. Eraikuntzak 4.300 izanen ditu. Lau lerro hobetu izanen ditu. Orotara, 18 gela.

Hori horrela, 2018-19 ikasturtetik aurrera, Biurdana insitutuak DBHn Arrotxapeko Patxi Larraintzar eta Irurtzungo Atakondoa ikastetxeetako ikasleak hartuko ditu. Eta batxilergoan, baita Sanduzelaiko ikastetxe berrikoak ere.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!