Haurren hezte-prozesuan laguntzeko irakasleen tresnarik garrantzitsuena beren burua izanik, hori hobeto ezagutzea du abiapuntua ikastaro honek. Ester Alvarez Uria psikologoa eta psikoterapia alorrean zein irakaskuntza aditua, izanen da irakaslea. Irrintzi Plaza saioan ikastaroaren helburuez hitz egin digu: "Norberak galera eta doluen inguruan duen esperientziatik eta ezagutzatik, haurren galera eta dolu prozesuak hobeto ulertu eta laguntzeko errekurtsoak aurkitzera eramango gaituen hausnarketa teoriko-praktikoa bultzatuko da, gaia ikastetxean nola jorratu aztertzeko xedearekin".
Unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa hemen.