Babes ofizialeko 110 etxebizitza alokagai jarriko ditu gobernuak Lezkairun

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 24a

Argazkia: alokairuan egondako babes etxebizitza bat. / navarra.es

Etxebizitza erroldan izena eman beharko da otsailaren 29 baino lehen, zozketan sartu ahal izateko.

Nafarroan erroldatutakoentzako bizitokiak dira, eta bat eta bost logela artean dauzkate: txikienak 49 metro koadro dauzka; handienak, 120.

Logela bateko bi etxe daude; biko, 75; 30eko, hiru; lau logela dauzkan bat eta bots dauzkaten bi.

Gainera, talde batzuentzako etxebizitza batzuk gorde dituzte:familia ugarientzat (hiru), ezgaitasunen bat dutenentzat (sei), indarkeria matxista pairatu dutenentzat (hiru) eta terrorismo biktimentzat (hiru).

Etxebizitza erroldan navarra.es webgunetik eman daiteke izena, eta pisuen inguruko informazio guztia vivienda.navarra.es webgunean irakurri daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!