Hamahiru eztabaida gune eratuko ditu Iruñeko udalak auzoetan herritarrek parte hartzeko

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 10a

Otsailean eta maiatzean bilerak eginen dituzte udal zinegotziek herritarrekin, proposamenak biltzeko helburuarekin. Parte hartze "malgua eta irekia" da bilatzen dutena.

Auzo zinegotzigoak sortuta, auzoek dauzkaten "lehentasun garrantzitsu eta premiazkoak" zein "beharrak eta proposamenak" landuko dituzte. Aldi berean, gune bat irekiko dute sarean, auzoek egindako proposamenak norbanakoek osatu ahal izateko.

Maiatzetik aurrera, eta ekarpen guztiak bilduta, parte hartze egonkorreko guneak sortuko dituzte. Bertan parte hartzea politikoa, teknikoa eta herritarrena izanen da. Herritarren Parte Hartzearen Araudian taxutuko dituzte xehetasunak.

 

AUZOA

ZINEGOTZIA

1. FOROA

LEKUA

ORDUA

Arrosadia – Sta. Mª La Real - Azpilagaña

Edurne Eguino

02/18

Civivox Arrosadia

18.30

Txantrea

Joxe Abaurrea

02/ 23

Txantreako liburutegia

18.30

Alde Zahar

Alberto Labarga

03/01

Civivox Kondestable

18.30

Mendillorri

Laura Berro

03/08

Civivox Mendillorri

18.30

Sanduzelai

Aritz Romeo

03/15

Civivox Sanduzelai

18.30

Donibane – Mendebaldea - Ermitagaña

Esther Cremaes

03/22

 José Mª Huarte IP

18.30

Arrotxapea

Patricia Perales

04/05

Civivox Jus la Rocha

18.30

Lezkairu

Javier Leoz

04/12

Civivox Arrosadia

18.30

Etxabakoitz

Armando Cuenca

04/19

Nicasio Landa IP

18.30

Iturrama

Iñaki Cabasés

04/26

Civivox Iturrama

18.30

Zabalguneak

Itziar Gómez

05/03

Civivox Zabalgunea

18.30

Erripagaña – Beloso - Bidezar

Maider Beloki

05/10

 Elorri IP

18.30

Buztintxuri

Mikel Armendáriz

05/17

 Buztintxuri IP

18.30

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!