Navarra Arena pabiloiaren zatikako irekiera plana prestatzen ari da Gobernua azarorako

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 26a

3,9 milioi euroko erreklamazioa egin dute pabiloia egin zuten enpresek eta milioi bat euroko beste bi auzi ebatzi gabe daude, gainera.

56 milioi gastatu dira pabiloian eta 7 gehiago behar dira bukatzeko.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak adierazi duenez, Navarra Arenaren egoera gero eta konplikatuagoa da kalte-ordainengatik egindako azken erreklamazioa dela-eta; erreklamazio hori II. Fasea Reyno de Navarra Pabiloia ABEEk aurkeztu du abenduaren 28an eta, haren bidez, 3.934.389,06 euroko kalte-ordaina eskatzen du.

I. Fasea eta II. Fasea ABEEk aurkeztutako erreklamazioaren ondoren (altxor publikorako 5,1 milioi euroko kostua handitzea eragin dute), hari eraikitzeak eta mantentzeak jadanik ekarritako 56 milioi euro gehitu behar zaizkio.

Oraingo arduradunen ustez, behin eraikita, azpiegitura hori amaitzeko aurrera egin behar da, eta aukera bideragarriena irekiera partzialak dira. Nolanahi ere, lizentzia partzial bat lortu ahal izateko (pilotalekua bakarrik erabili ahalko zen, pilota-finalak eta askotariko edukiera nahiz ekitaldien kontzertuak) 1,9 milioi euro beharko zen; musika, gizarte eta kiroletako ekitaldi guztiak egiteko irekiera-lizentzia eskuratzeko, 4,3 milioi euro; eta ekitaldi guztietarako eta atzeratutako inbertsioa egikaritzeko (besteak beste, federazioen eraikina, akabatuak, pasabidea eta barneko ekipamenduak barne), 6,9 milioi euro.

Horri guztiari, orain obra honengatik egindako erreklamazioen zenbatekoa (5,1 milioi euro) gehitu behar zaio.

Kontseilariak erantsi du proiektuan lan egiten jarraitzen duela. Hala,2016an, Gobernuak instalazioen mantentze-lanen kargu egingo da, eta partida hori eraikineko segurtasun-zerbitzua berrikusiz murriztuko da, udaltzainekin egingo dena hemendik aurrera. Hari esker, gastua 184.000 eurora jaitsiko da 2016an (300.000 euro, 2015ean).

Gainera, gastuaren aurreikuspen-plan batean lanean dihardute pabiloiaren irekiera partzialak hasteko, bai eta Nafarroako kirol instalazioak modernizatzeko eta optimizatzeko plan bat ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!