Oinezkoei eta billabesei egokitutako hiria nahi du mankomunitateak

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 21a

Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako Plana aztertuko dute Iruñerriko hemezortzi udalerriek hilaren 28an. Gizarte kohesioa, ingurugiroaren zaintza, azpiegituren hobekuntza eta beste jorratuko dituzte 50 milioi euroko aurrekontua duen egitasmoaren karietara.

Billabesak maiztasun handiagoz ibiliko dira, eraginkorragoa izan dadin zerbitzua. Bestalde esku-hartzeak eginen dituzte auzo eta herrietan, esaterako, bidegorrien ezarpena, espaloien zabalpena eta trafikoaren birbideratzea.

Ibilgailu pribatuak gutxiago erabiltzea da xedeetako bat. Eta horri begira eratu dute, hain zuzen, plana. 50 milioi euroetatik 30 milioi erabiliko dituzte soilik ibilgailu publikoentzako errailak egokitzeko. Geltokiak jartzeko, 2,7; 9,1, zaharberritzetarako; 4,5, semaforoentzat; eta 2,3 ezustekoentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!