Atzo, gaur eta betiko euskal funk erradikala

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 18a

1970 eta 1986 artean grabaturiko euskarazko 11 funk abesti bildu ditu Sustraian Records zigiluak, Izerdi hotsak goiburuarekin, eta denon gozagai jarri ditu Youtube-n zein esteka honetan, mp3 formatuan jaisteko moduan.

John Howell reberendoak (aka Ion Celestino) egin du hautaketa, Yaba Blues irakaslearekin batera (aka Iosu Ihabar). Perla batzuk euskarazko kanta klasikoen funk bertsioak dira: Aldapeko sagarraren, Peio Joxepe. Beste batzuk, ez. Musikari zenbait ezagunak dira: Errobi, Imanol, Tijuana in blue... Beste zenbait, ez. John Howell reberendoak jite honetako perlak zabaldu izan ditu Euskalerria Irratian, Hau ez da euskal musika saioan zein Metropoli Forala magazinean egin izan dituen kolaborazioetan. Izerdi hotsak bilduma datorren ostiralean Katakrak-en abiatuko duten Atlantiko beltza ikastaroaren karietara osatu dute.

IZERDI HOTSAK 1970-1986

0:00 DONATO – GURIA
3:38 SHEGUNDO GALARTZA - ALDAPEKO SAGARRAREN
6:41 ERROBI - KUIA LILIEN ERROMERIA
10:16 FERNANDO UNSAIN - GURIA DA
12:48 JON ENBEITA - EUSKALDUNA NAIZ
16:30 ESTITXU - KATTALIN
19:07 GUK - AMERIKANO BELTZAK
22:26 WILLIAM S. FISCHER - PELLO JOXEPE
26:10 M-AK - HIL BEZALA BIZI
31:46 TIJUANA IN BLUE - FUNKY EXPERIMENTAL
34:18 IMANOL - GEORGE JACKSON

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!