EPA! ikuskizuna eskainiko du gaur Demode Quartet laukoteak Burlatan

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 4a, 09:22

Burlatako Kultur etxean 20:00etan izanen da ikuskizuna. Sarrerak aurrez 8 euroan eta leihatilean 10 euroan eskura daitezke.

Demode Quartet taldeari zerbaitek esaten dio euskal giltzak, gakoak eta esentziak eragina izan duela munduko gainontzeko kulturetan. Hau guztia frogatzeko bidaiatu egin dute, irakurri, entzun...

Ondorioa jarraian egiaztatuko duzue: erantzunak baino gehiago planteatzen dituen diskoa... Batez ere hau: nola demontre ausartu dira? Polemika alde batera utzita, seguru daude Countryaren, Jazzaren, Sanbaren, Bollywoodaren edo Pop-modernoaren jatorria Euskal Herriko mendi, portu eta haranetan bilatu behar dela.

Horixe frogatu nahi digute EPA! diskoarekin. Gaur, 20:00etan, ikuskizuna eskainiko dute Burlatako Kultur etxean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!