Olentzerok opariak banatu ditu Euskalerria Irratiko entzuleen artean

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 24a

Olentzero Euskalerria Irratiko estudioan, akordeoi eta guzti, Reyes Ilintxetarekin batera, entzuleen deiei erantzuten.

> Ikazkinak saio berezia egin du irratian, eta mahai-jolasak, liburuak, CDak eta DVDak banatu ditu.
Horren ondoren, Irrintzi Dorrean izan da oparien bila etorri diren entzuleak agurtzen.
> Irratilariok Eguberri postala prestatu dugu entzuleentzat, bideo formatoan, gauez Irrintzi Dorretik Aitor Sorauren argazkilariak eta bere argazkilaritza ikasleek grabaturiko time-lapse-ekin.

Bistan da Olentzerok harreman bikaina duela euskal kultur munduarekin; izan ere, entzuleentzako opariak bidaltzeko eskatu die hainbat argitaletxe, disko-etxe, pailazo talde eta musika talderi, eta haiek dagoeneko gauza mordoa iritsiarazi dute irratira. 

Guk aukera izan dugu bere zakuan kuxkuxeatzeko eta bertan ikusi ditugu Pamiela, Denonartean, Elkar, TTarttalo, Ibaizabal, Txalaparta eta Erein argitaletxeen libuak adibidez, edota Gor disketxearen diskorik onenak, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bideoak, ipuinak eta diskoak, Argiaren Perretxikoen jolasak, Kike Amonarrizen txisteak, Ilargi egitegiak eta mahai gainekoak, Didakma etxearen jostailu ederrak... eta baita Uharteko Izotz Jauregirako eta Sparako sarrerak ere!

Irakurtzeko, entzuteko, jolasteko eta eskulanak egiteko hamaika opari ekarri dizkigu aurten Olentzerok eta hemendik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu haren laguntzaile guztiei!

Beheko irudian, Olentzero Irrintzi Dorrera iristen, eta Reyes Ilintxeta lankidearen agurra jasotzen.

laguntzaile guztiei!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!