Mankomunitateko gobernu batza utzi du Aranzadik gerentziaren soldatarekin bat ez etortzeagatik

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 18a, 08:46

Urtean 85.435 euroko soldata izatea ez du bidezko ikusten eta Mankomunitateko presidenteak (49.089) baino gehiago jasotzearen aurka dago.

Nafarroako lehendakariak (69.354) baino gehiago jasoko luke Iruñerriko Mankomunitateko gerenteak: 85.435 euro urtero, baita Mankomunitateko presidenteak baino gehiago ere (49.089). “Administrazio publikoak ezin du jokatu enpresa pribatuak egiten duen bezala”, nabarmendu du Aranzadik. “Politika egiteko modu zaharkituak” erabiltzea ere kritikatu du taldeak. Gerente kargua hartuko duenarekin ere ez datoz bat. “Aurretik ere izan da Mankomunitatean izendapen librean” azaldu dute.

Eh Bilduk "aldaketaren bidean segitzeko" eskatu dio Aranzadiri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!