Ion Orzaiz kazetariak aukeratu digu gaurko albiste ona irratsaioa hasteko, tertulia egiteko orduan Anabel arraiza eta Andoni Sagastibeltza sartu dira plazan eta Didakma jostailu enpresa ezagutu ahal izan dugu gero. Zineman eguberrietan estreinatuko diren filmeen berri eman digu ondoren Gontzal Agotek, eta Irrintzi Sound System musika saioan Manugaitz izan dugu "Txapela barruan darabilt mundua" izeneko diska aurkezten.