Irrintzi Plaza 2015-12-15

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 15a

Asteartero bezala, bihar kioskotan izanen den ARGIA aldizkaria irakurtzen hasi dugu Irrintzi Plaza saioa. Ondoren, lapikoen artean sartu gara Maitane Unzu sukaldariarekin, eta toponimian aditua den Mikel Belaskoren bisita izan dugu gero. Irrintzia Iosu Jimenez Maiak eskeini digu, eta Iñaki Goñi Garatearekin ere izan gara solasean sedukzioari buruz. Bukatzeko, musika saioan Hatortxu Rock jaialdiko antolatzailea etorri zaigu eta 4 sarrera banatu ditugu entzuleen artean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!