Meningitis kasu bat aztertzen ari dira Buztintxurin

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 10a

Bi haur margotzen.

Osasunbideak jakinarazi du meningitisa izan dezakeen haurraren ikastetxean ez direla kutsatzeak izan eta zalantzak argitu ditu familiekin.

Meningitis kasu bat aztertzen ari dira Buztintxurin.  Haur bat kutsatuta ote dagoen jakiteko probak egiten ari zaizkio Osasunbidea. Buztintxuriko ikastetxe publikoan ikasten du haurrak eta Osasunbideko mediku zein adituak atzo arratsaldean izan ziren ikastetxe horretako gurasoekin informazioa helarazteko asmoz. Zalantzak argitu eta lasaitzeko mezuak eman zizkieten medikuek. Horrez gain, meningitis kasua baieztatuko balitz, protokoloa zein izanen litzatekeen ere azaldu diete.

Nafarroako Ospitale Gunean ospitaleratu dute meningitisarekin kutsatuta egon daitekeen umea. Azaroaren 26an izan zen eskolak hartzen azkenekoz eta adituek jakinarazi dute kutsatzea ez dela eman ahal izan ikastetxean. Ez dute arriskurik ikusten medikuek eta oraingoz ez dituzte aurreikusi neurririk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!