Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Xabier Irujo “1615 Islandia: Gartziaren istorioa” liburuaz mintzo.

Euskalerria Irratia 2015-12-09 19:26   kultura  Iruñerria

Duela 400 urte euskal bale arrantzaleak Islandian sarraski odoltsu baten biktimak izan ziren. 40 bat arrantzale, tartean ere haurrak zirela, akabatuak izan ziren bertako gobernadore baten negozio ustelak argitara atera ez zitezen. 

Xabier Irujo “1615 Islandia: Gartziaren istorioa” liburuaz mintzo.
Xabier Irujo historialaria eta Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Federazioko zuzendaria. | Ikusi handiago | Argazki originala

Egiazko gertaera horietan oinarritutako eleberria idatzi du Tapio Koivukari idazle finlandiarrak. Islandierara itzulia izan ondoren orain euskaraz eta ingelesez iritsi zaigu Nafarroako Ikastolen Federazioaren eskutik, Nafarroako Ikastolen 50. urteurreneko jardueren egitarauaren barrenean. Xabier Irujo historialaria lan honen koordinazio lanetan ibili da eta Renoko Unibertsitateko Euskal Ikerketen zentroko bere lana egun batzuetarako utzita, Iruñera etorri da liburu honen aurkezpena egitera.

Bertan aritu gara berarekin solasean lan honetaz eta, bidenabar, abenduaren 3an Nazioarteko Euskararen Egunean Montevideon egin zen diasporako argitaletxeen bilkuraz eta Durangoko Azokan aurkeztu duen bere lan berriaz: euskararen aurkako azken mende hauetako legeen bilduma.

Bestalde Koivukariren eleberriaren pasarte batzuk aditzeko aukera izan dugu Unai Trigo eta Amaia Irizar Jaso ikastolako ikasleen ahotsetan.

 

 

Nafarroako Gobernua eta Eusko Jurlaritza laguntzaile gisa ageri dira lan honetan. Lehen aldia, ote, irudi hau ikus dezakeguna?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa