Irrintzi Plaza 2015-12-02

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 2a

Gaurko Irrintzi plaza Urko Aristik emandako albiste onarekin zabaldu dugu. Mikel Petrirena izan da hurrengo gonbidatua bildotsari buruz solasteko. Euskal tonbola jokua zabaldu dugu ondoren eta sari ederrak banatu ere, eta tokian tokiko informazioa Leitzako irratiko Unai Zabaletak eman digu. Irrintzia Iker Morenok eskeini digu, eta gero, Joseba Urroz saltzailearen burutazioak entzuteko aukera izan dugu. Irrintzi Sound System musika saioan NEKEZ taldearen azken lana aurkeztu digu Ion Ziriza Bateria jotzaileak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!