Gaurko Irrintzi plaza Martxelo Diazek emandako albiste onarekin zabaldu dugu, ondoren, Kioskoan sartzeko. Astearteetan Argia aldizkaria irakurtzen dugu Unai Brearekin batera, eta gero, lapikoen artean sartu gara Maitane Unzurekin orburuak prestatzeko. Tokian Tokiko informazioa Esan-erran irratiko Iosu Martinezek eman digu eta gero Mikel Belasko izan dugu Iruñeko kaleei buruz hizketan. Irrintzia Irati Goikoetxeak eskeini digu. Tertulian Xabier Barber eta Lur Albizuren hitzak aditu ditugu fundamentalismorik ez lelopean egin duten manifestatzeko deiaren inguruan. Bukatzeko, Irrintzi Sound System saioan Gor disketxeko Mikel Morrasek ekarri digu gaurko hautaketa.