Kulturaren Plaza (IV) azaroak 27

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 27a

Laugarren saio honetan Iñaki Azkona Iruñeko udaleko euskararen alorreko arduradunaren ikuspuntua jaso dugu nagusiki.

Honetaz gain, saio honen emanaldiaren biharamuneko musika kontzertuaren berri labur eman dugu, Jabier Muguruzarekin solasean eta bukatzeko abenduaren erdian Iruñera etorriko den Tartean Teatro taldeko Patxo Telleriaren bidez izan dugu Zergatik Jamil obraren notizi.

Iñaki Azkona

Iruñeko Udalaren Euskara teknikariarekin hainbat gairi buruz aritu gara solasean:Egile berrien sariketaren inguruan orain artekoa eta hemendik aurrerakoa aipatu ditugu.

Bestalde sariketa honen iraupenaz eta funtzionalitateaz aritu gara eta baita izan diren eta izan litezkeen beste sariketa batzuei buruz ere, Xalbador lehiaketaz, esate baterako.

Literatuta lehiaketaz bere iritzia eskatu diogu  Koldo Izagirre idazleari.

Elkarrizketaren bigarren atalean euskarazko kulturgintza dinamizatzeko Iruñeko Udalaren beste ekimenak hartu ditugu hizpide. 

Jabier Muguruza.

“Tonetti anaiak” diskoaren jendaurreko aurkezpeneko kantaldia Sanduzelaiko Civivoxen egin zen azaroaren 28an. Emanaldiaren bezperan Muguruzak berak eman zigun lan honen inguruko informazioa.

 

 

"Zergatik Jamil"

Abenduaren 16an Nafarroako Antzerko Eskolan eginen den antzerki funtzioaren aurrerapena izan dugu saio honetan. Tartean Tetatro taldeko Patxo Telleria, obraren egilea eta zuzendariarekin, “Zergatik Jamil” lanaz aritu gara solasean. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!