Pello Iturria botikariarekin zabaldu dugu gaur Irrintzi plaza, Euskal Tonbola jokua egin dugu ondoren entzuleen parte hartzearekin. Leitzaldeko informazioa Unai Zabaletak eman digu, irrintzia Iker Morenok eskeini digu, eta gero, gazteria sarien hiru irabazle izan ditugu: Oier Lakuntza, Yoar gazte elkarteko Oihana Lorea eta Ilundain Haritz-Berri fundazioko Mikel Lasarte. Irintzi Sound System saioan ailegatzen ari diren diska berrien errepasoa egin dugu.