'Ulises'-en euskarazko itzulpena aurkeztuko du gaur Xabier Olarrak

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 18a

Iturramako Civivox aretoan izanen da ekitaldia, 19:00etan; ostean, Molly Bloomen inguruko bakarrizketa taularatuko dute.

Literatura unibertsaleko 30 obra euskaratu baditu ere, -tartean, Raymond Queneauren eta Alaa as Aswanyren lanak- James Joycek jarri dio Olarrari erronkarik katramilatsuena: Ulises itzultzea.

1.017 orriko liburu mardula da Joycek erditutakoa, zazpi urtetan ondutako lana. Olarrak, ordea, aski izan du hiru urterekin azala eta mamia itzultzeko. Hala, itzulpenaz gain, 3.000 ohar gaineratu ditu, are lan osatuagoa gauzatuz.

Antzerkitxoa

Maggi Wilce, Oihane Lekuona eta Nia Acosta antzezleek Ulises-en azkeneko kapitulua interpretatuko dute, Molly Bloom, lur eta haragia; 45 minutuko emanaldia izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!