Gaur asteazkena izanda euskal tonbola jokua izan dugu Irrintzi plazan eta sari ederrak banatu ere. Tokian tokiko informazioa ere jaso dugu Leitza aldetik eta Lur Albizuren irrintzia aditu dugu. Ur gizon likidoak bere burutazioak eskeini dizkigu eta "Yoko eta lagunak" filmeko zuzendari Juanjo Elordirekin solastu gara. Bukatzeko, Irrintzi sound System musika saioan Ismael Yaguek ekarri ditu erromantizismo garaiko doinuak.