Irrintzi Plaza 2015-11-10

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 10a, 18:07

Gaurko irrintzi plaza Kioskotik abiatu da, Argia astekaria irakurri dugu Unai Brearekin batera. Ondoren lapikoen artean sartu gara Katakrakeko sukaldari Xabi Maezturekin, Iparraldeko albisteak Jose Luis Aizpuruk eman dizkigu eta ondoren Ander Lipus aktore eta zuzendariarekin solastu gara. Irrintzia Iñaki Irisarrik eskeini digu eta tertulian Inma Errea eta Mikel Haranburu aritu dira. Bukatzeko, Aritz Ibañezek aukeratu du musika saioan entzun ditugun abesti eta doinuak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!