Euskarazko kulturgintza. Horra programaren ardatza. Lehen emanaldian, Antzerkiaroaren denboraldi honetako lehenengo emanaldia: "Etxekoak" antzezlana eskainiko du Huts teatroa taldeak heldu den asteazkenean Nafarroako Antzerki Eskolan. Horretaz mintzatuko zaigu Ander Lipus, lanaren zuzendaria eta aktorea. Honetaz gain Egile Berrientzako Literatur Lehiaketaren XXV. edizioa izanen dituzte hizpide. Honen inguruan mintzatuko dira lehiaketan parte hartu iozan duten hainbat idazle: Castillo Suarez, Angel Erro eta Jose Luis Asensio, besteak beste.
Amaia Lasa Bergara ibiliko da teknikari lanetan.