Gai organikoak biltzeko gunea, mankomunitateko inbertsioen artean

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 5a, 08:46

Orain arte Itoizko urtegiaren kanonerako bideratzen ziren 645.000 euro 2016an beste azpiegituretarako baliatuko ditu.

Itoizko urtegiaren uraren kanonagatik 645.000 euro ordaintzen zitzaizkion orain arte Canasari. Diru hori baliatuko du Iruñerriko Mankomunitateak 2016an beste azpiegitura batzuk egiteko. Alde batetik, bosgarren edukiontziak biltzen duen gai organikoarekin konposta egiteko eremua sortu nahi du. Horretarako sei hilabeteko epea zabalduko luke aztertzeko nola behar duen izan gai organikoen tratamenduak eta ondoren 150.000 euro baliatuko lituzke eremu berri hori egiteko. Halako gaiekin konposta egiten da Caparrosoko plantan, baina, bidaia hori ekiditeko beharra dagoela uste du Mankomunitateak eta beste planta bat sortzeko asmoa du.

70.000 euro beste egitasmo baterako erabiliko du. Artetako iturburua sustatzeko, uraren interpretazio zentroa eraiki nahi du. Horrez gain, iturburu horrek dituen zenbait arazorekin amaitzeko lanak ere eginen lituzke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!