Aurreikuspenen arabera, %61 aurreztuko da kanona moldatuz. Azken urteetan, eta tasa aldatu ez zenez, behar zuena baino bost milioi euro gehiago jaso ditu Ubideak.
Kalkuluetan dago gakoa: mila litro segundoko behar direla jarri zuten, orain bederatzi urte egindako akordioan, azterketek diotenez, ordea, 460 litrorekin aski da. Azken finean, Artetako eta Eugiko urtegietatik urik hartu ezin duenean baino ez du erabiltzen mankomunitateak bertako ura.
Etxebizitza burbuilaren garaietan ezarri zuten orain arte indarrean egon den prezioa, herritar gehiago Iruñerrira helduko zirela iritzita. Huts egin zuten aurreikuspenek, eta, hala ere, datu horiek ardatz segitu du proiektuak.
Mankomunitateko aurreko kudeatzaile Jesus Muñozek Ubidearekin zegoen akordioa aldatzea "ezinezkoa" zela adierazi zuen; 50 egunetan lortu du Mankomunitate berriak.