Gaurko Irrintzi plaza saioan, Martxelo Diaz kazetariak emandako albiste ona aditu ondoren, bihar salgai aterako den aste honetako Argia astekaria irakurri dugu Unai Brearekin batera. Lapikoen artean sartu gara ondoren Katakrakeko sukaldari Xabi Maezturekin. Iparraldeko albisteak Jose Luis Aizpuruk aipatu dizkigu eta Mikel Balentziaga txakur hezitzailearen bisita ere izan dugu. Tertulian Inma Errea eta Mikel Haranburu izan ditugu eta Irrintzi Sound System musika saioan, Aritz Ibañez bere lehendabiziko Saioa eskeini digu, hamabostean behin eginen duena.