2,5 milioi euro emanen ditu Gobernuak Sarrigurengo eskola handitzeko

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 14a

Argazkia: Protesta eskolan ez direlako sartzen.

Lehen Hezkuntzako azpiegiturak egokitzeko erabiliko dute.

2009an eraiki zuten Sarrigurengo eskola, eta hasiera-hasieratik txiki geratzen zela salatu zuten gurasoek. Horregatik, obrei ekin zieten 2010ean. Era horretan, 980 ikasleentzako tokia zuten.

Dena dela, oraindik ez da nahikoa eta handitze obrek bere horretan diraute. Orain B fasean daude. 2015-2016 ikasturterako amaitzea aurreikusi dute eta hornidura berriak 2016/2017 ikasturtean funtzionamenduan jartzea espero da.

Orain ekingo zaion B fasean, Lehen Hezkuntzako 16 ikasgela izango dituen behe eta lehen solairuko eraikin bat egingo da, bai eta musika, hizkuntz, informatika eta erabilera anitzeko berariazko beste ikasgela batzuk ere. Instalazioak liburutegi, bulego eta zerbitzu-arloekin (biltegia, komunak...) osatuko dira.

Baimendutako gastutik, 100.000 euro aurtengo aurrekontuarekin finantzatzea aurreikusten da, eta 2,4 milioi, 2016ko aurrekontuaren kargura.

Jadanik eginda dauden bi jarduketa

A fasearen barnean, Haur Hezkuntzako bederatzi ikasgela sartu dira eta psikomotrizitateko beste bat, gimnasioa hari lotutako gelekin (biltegia eta aldagelak) eta administrazioko espazioak (irakasleen gela, idazkaritza…). Aurreikusitako aurrekontua 1.603.921 euro da, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako Departamentuak finantzatu du.

Bestalde, "C" eremua jantokiko instalazioei dagokie (jantokia bera, sukaldea, biltegia eta langileentzako aldagelak). Hornidura horretarako kostua 404.682 euro da, kopuru horretatik 354.682 euro obrari berari dagozkio, eta 50.000 euro sukaldeko ekipamenduari. "C" eremuko kostua Eguesibarreko Udalak bere gain hartu du. Xede horrekin, udalak eta Hezkuntzako Departamentuak hitzarmena sinatu zuten bere garaian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!