Oihaneder Indakoetxea izanen da Barañaingo alkatea

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 11a, 13:57

Inbestidura akordioa lotua dute jada EH Bilduk, Geroa Baik, Izquierda Ezkerra-Equok eta Participando Barañain hautesle elkarteak.

Gobernu programak eta gobernagarritasun akordioak oraindik lotzeko dauzkate, baina dagoeneko kargu hartze akordioa lotua dute: EH Bilduko Oihaneder Indakoetxearentzat izanen da aginte makila. Hala dio Diario de Navarra egunkariak, gaurko zenbakian.

EH Bilduk 4 zinegotzi ditu, Geroa Baik 3, IE-Equok 2, Participando Barañain elkarteak beste 2. Lauon artean gehiengo osora iristen dira. Izan ere, UPNk 6 hautetsi ditu, PSNk 3 eta Pueblo de Barañain-ek 1. Beraz, 11 zinegotzi daude aldaketaren alde, eta 10 kontra.

2008tik eta orain arte alkatetza UPNren esku egon da. Barañain Nafarroako hirugarren udalerririk populatuena da, Iruñearen eta Tuteraren ondotik. Larunbatean 9:30ean eginen dute legealdiko lehen bilkura, alkatea hautatzekoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!