Irrintzia Plaza 2015-05-22

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 22a, 18:38

Oscar Estangaren irrintziak eman dio hasera gaurko saioari. Marian Cestau izan dugu jarraian, bihar "Eft tapping" teknikari buruz emanen duen ikastaroaz aritu zaigu. "La llave maestra" antzerki taldeko Aintzane Baleztena "Nomadas" izeneko lanaren inguruan solastu da. "Itzal galdua" dantza emanaldiaz mintzatu gara, Gero Axular taldeko Juan Luis Unzurrunzaga izan dugu mintzakide. Tokian Tokikoa tartean, Leitzaren txanda izan da, Karrape irratiko Unai Zabaletak kontatu dizkigu bertako berriak. Bukatzeko, Mindfulness teknikaz aritu zaigu Inma Cestau.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!